ZEP TALDEA, EH BAI-REKIKO ELKARTASUNEZ

ZEP TALDEA, EH BAI-REKIKO ELKARTASUNEZ

Frantzia iparreko Lilles hiritik Kanbora etorriko da ZEP taldea, EH Bai hautagaitzaren kanpaina berotzera. Rap estiloa akordeoi soinuari nahasiz, jendea dantzarazteko nahasketa ezin hobea aurkitua dute. Arrazismoa, xenofobia, Frantziaren iragan kolonialista, paper gabeen kasua eta gutxituen bizi-baldintza txarrak... Hamaika egoera salatzen dabil taldea. Zuberoatik Ozke eta Baztandik Ufestuek taldeak ere etorriko dira gaztetxera. EH Bai koalizioaren kanpainan dabiltza gazteak ere buru-belarri, eta, hitzordu horren bidez, gazteen artean mezu ezkertiar eta abertzalea hedatuko dute bihar gauean, gaztetxean.

Partekatu artikulu hau