Ziburuko Baltsan elkarteak ateak irekiko ditu asteburuan

Ziburuko Baltsan elkarteak ateak irekiko ditu asteburuan

Marinela auzoko Gabriel Delaunay karrikan biltoki berria abian jarria du Baltsan elkarteak. Eta asteburu honetan emanen dute horren bisitatzeko eta hobeki ezagutzeko parada hainbat animazioren bidez. Bihar berean, aperitifa alaitutik landa bertso bazkaria proposatuko dute. Izenak aitzinetik emateko, 06 31 53 21 71 telefono zenbakira deitu edo baltsanelkartea@hotmail.fr helbidera idatzi. Eta, igandean, Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigaraik Bidaso: biga so! umorezko saioa emanen dute, 14:00etan —sarrera, 5 euroan—.

Ziburuko abertzaleak herriko animazio soziokulturaletan aritzea du Baltsan elkarteak xedea: "Euskararen erabilpena sostengatuz, euskal kultura hedatuz, herritar euskaldun gisa gure herriak dituen arazo, erronka eta beharrei buruz informatzea nahiz gogoetaraztea", eta hori, "ongi bizitzeko gune batean", bidali agiriak azaltzen duenez.

Bazkideekin funtzionatuko du elkarteak. Hiru ekintza mota aitzinikusten ditu. Batetik, bazkide bakoitzak egoitza erabiltzen ahalko du familia edo lagun arteko apairuentzat. Baltsan elkarteak antolaturiko ekitaldiak izan daitezke, baita ere maileguzko aukerak, beste elkarteei irekiak, helburu berak badituzte.

Partekatu artikulu hau